Skip to main content

Full text of "uz29a"

See other formats


Ama  maite,  Maria, 
egiguzu  lagun 
zure  bitortez  Jesus 
ikusi  dagigun. 


Jaunartzerako  abestia 

R/.  Jauna  dot  Artzain,  ez  dot  izango  nik  goserik; 
hark  emongo  deust  zer-jan  onik. 

1  Neu  naz  zerurik  lurrera  jatsi  dan  ogia 

Aitak  danori  eskeinia. 

2  Nire  gorputza  egiz  dozue  janaria 

ta  nire  odola  edaria. 

3  Ogi  hau  jaten  dauana  beti  da  biziko, 

hilterik  ez  dau  ikusiko. 


Azkenerako  abestia 

JESUS  MUNDUKO  ARGIA 

Jesus  zinezko  egia.  Jesus  betiko  bizia. 

1  Jesus  Jainko  gizona  Zuri  gure  bizia 
artu  gure  Jaun  ona  gu  garean  guztia. 

2  Gure  bihotz  barruan  biztu  zure  argia 
gaitezen  gu  munduan  argi  Jainkoz  betia. 


—  12  - 


-Jaungoikoaren  Bildotsa,  zeuk  kentzen  dozu 
munduko  pekatua:  ERRUKI,  JAUNA. 

-Jaungoikoaren  Bildotsa,  zeuk  kentzen  dozu 
munduko  pekatua:  EMOIGUZU  BAKEA. 

(Hostia  bat  eliztarrei  erakutsiz,  esan:) 

-Hona  hemen  Jaungoikoaren  Bildotsa,  hona 
munduko  pekatua  kentzen  dauana:  zorion- 
tsuak  Jaunaren  mahaira  deituak. 

*  Jauna,  ni  ez  naz  inor  zu  nire  etxean  sartzeko, 
baina  esaizu  hitz  bat  eta  osatuko  naz. 


Jaunartzerako  abestia 

1Ogi  hau  jaten  dauanak  izango  dau  bizia. 
Kaliz  hontan  aurkitzen  da  Jainko-odol  guztia: 
R/.  Hor  dogu  janaria  ta  hor  gure  edaria. 

2  Jaungoikoak  deitzen  gaitu:  bera  dogu  janari. 
Beragan  dogu  aurkitzen  osasuna  ugari. 

R/.  Zelan  begiratzen  deutson  Jainkoak  gizonari! 

3  Danok  gaur  jaten  badogu  ogi  bat  mahai  batean 
ezin  izan  gorrotorik  gaurtik  gure  artean. 

R/.  Alkar  maitatu  dagigun  Jesusen  izenean. 


-   10  - 


tuta  daukagun  autortu  daigun,  eta  beste  gauza 
askoren  zein  morroi  garan,  autortu  gura  ere  ez 
izateraino: 

-Jesus  Jauna:  Jainkoa  bilatzeak  behartsuagano 

zaroazana,  erruki,  Jauna. 
-Jesus  Jauna:  Jainkoa  zerbitzearren  arerioak 

aur/atzen  zenduzana,  Kristo,  erruki. 
-Jesus  Jauna,  arerio  diranak  ere,  zu  galtzea- 

rren,  alkartzeto  indar  zarana,  erruki,  Jauna. 


Goretsi  daigun  guztion  Egile  eta  Aita/Ama 
dogun  Jainkoa: 

Jauna,  gure  Jainkoa:  BEDEINKATUA  ZU 
Zeru-lurren  egile:       BEDEINKATUA  ZU. 
Guztien  Salbatzaile:    BEDEINKATUA  ZU. 
Gure  Jabe  zara-ta:     BEDEINKATUA  ZU. 


Jesus,  Jainko-Semea: 
Guregatik  hil  zara: 
Aitak  biztu  zaitu-ta: 
Gure  artean  zagoz: 


BEDEINKATUA  ZU. 
BEDEINKATUA  ZU. 
BEDEINKATUA  ZU. 
BEDEINKATUA  ZU. 


Espiritu  Santua:  BEDEINKATUA  ZU. 
Bizien  bizigarri:  BEDEINKATUA  ZU. 
Poz-emoile  bikaina:  BEDEINKATUA  ZU. 
Negarretan  pozgarri:  BEDEINKATUA  ZU. 


ESKARIAK 


t  Jainkoa  bazterturik,  nazinoa,  aberria,  hizkun- 
tza,  dirua  edo  negozioak  absolutizatu  dauan  in- 
guruan  bizi  gara,  eta  bildurrez  zuzentzen  dogu 
gure  otoitza: 

— Elizearen  alde:  ez  daiten  lotsatu  Jainkoaren 
lekukotasuna  iragarten  eta,  ondorio  lez,  txi- 
kiaren  eta  behartsuaren  ondoan  egoten,  es- 
katu  deiogun  Jaunari. 

-Handikien  alde,  txikiak  azpian  hartu  eta  esplo- 
tatzen  dabezenen  alde:  bihurtu  dakien  biho- 
tza,  eta  besteen  zerbitzuan  bizi  izatearen 
poza  esperimentatu  daien,  eskatu  deiogun 
Jaunari. 

-Sufritzen  dagozenen  alde:  alkartasunerako  in- 
dar  eta  deigarri  izanez,  besteen  eurengana- 
tzea  eta  laguntza  eskuratu  daiezan,  eskatu 
deiogun  Jaunari. 

-Jainkoari  zer,  edo  Zesarri  beste  zer  emon  be- 
har  deutsen  eztabaidatzen  diharduenen  alde: 
gizakia  jarri  daien  euren  bizitzearen  erdian, 
eta  harexengan  zerbitu  daien  Jainkoa,  eskatu 
deiogun  Jaunari. 


-  8  - 


Ikaratu  zaitez,  lur  osoa,  haren  aurrean. 
Esaizue  nazinoetan:  «Errege  da  Jauna. 
Herriak  zuzenbidez  epaitzen  ditu».  R/. 


HITZAREN  LITURGIA 

Urtean  zeharreko  29.  domeka  honetako  irakur- 
gaiek  Jainkoaren  bideak  gizakiaren  salbamene- 
rako  bideak  dirala  iragarriko  deuskue,  behin 
baino  sarriagotan  guk  halan  uste  izan  ez  arren 
ere:  arerioengandik  ere  etor  daiteke  salbamena. 
Eta,  alderantziz,  gu  gizkiok,  gure  arerioa  gal- 
tzearren,  beste  arerio  batzuekaz  ere  alkartzeko 
gauza  garala.  Badaukagu  zer  ikasirik,  Jainkoaren 
seme-alaba  lez  jokatu  gura  badogu,  behintzat. 

Isaias  Profetearen  liburutik   (Is  45,  1 .  4-6) 

Honan  berba  egiten  deutso  Jaunak  Ziro  erregeari, 

Berak  aukeratu  eta  sagaratuari: 

«Eskutik  heldu  deutsut, 

nazinoak  zure  menpean  jarri 

eta  erregeei  soinetik  armak  kentzeko; 

zure  aurrean  urietako  ateak 

guztiz  zabaltzeko. 

Jakob  neure  zerbitzariagaitik, 

Israel  neure  aukeratuagaitik 

deitu  deutsut  zeure  izenaz 

eta  ohorez  bete  zaitut, 

zuk  Ni  ezagutzen  ez  nozun  arren. 


t  Aitaren  eta  Semearen  eta  Espiritu  santuaren 

izenean. 

-Amen. 

t  Senideok,  29.  domeka  honetako  liturgiak 
Jainkoarena  zer  dan  eta  beste  zer  dan  Zesarrena 
bilatzen  ebenen  aurrean  jarten  gaitu,  Jainkoa- 
ren  irudia  geuk,  gizakiok,  daroagula  gogoratuz. 

Sinismena  Jainkoaren  doai  lez  aintzat  har- 
tzen  dogunok  agertu  daigun  gure  esker  ona, 
arretaz  esku  hartuz  eta  gure  eguneroko  bizitza 
Jainkoaren  hitzak  argitu  eta  bultzatu  daiala  es- 
katuz. 


Sarrera-abestia 

ZEIN  GOZO  TA  EDER  DAN  anaiok  alkartu 
eta  danok  batera  Jainkoa  goratu. 

1  Gora  bihotzak  eta  guztiok  egin  kantu 
Jainkoak  bere  eskuz  saibatuko  gaitu. 

2Zabai  gogoak  Jaunaren  hitza  entzuteko 
bere  nahia  jakinik  zuzen  ibiiteko. 


Damu-otoitza 

Domekako  dei  honetan  Jainkoa  zein  bazterrera- 


OTOITZA 


Zelango  apaltasuna  behar  dan,  Jesus, 
zugan  sinisten  dogula  autortzeko, 
sinismena  gizakiontzat  onurea  dala  autortzeko, 
zure  jarraitzaile  eta  autorle 
etxean  bertan  izateko... 

Tesalonikarren  sinismena  goraldua 
eta  etenbarik  eskertua  izan  zan, 
eta  gurea,  Jesus,  gero  eta  ahulagoa  da, 
hilagoa,  norberekoiagoa  eta  antzuagoa... 

Bihurtu  gaizuz,  Jesus,  alkarrenganatuz; 
zabaldu  gaizuz  Elizearen  beharrizanetara; 
izan  gaitezela  gauza  alkar  adoretzeko 
eta  alkarregaz,  gaur  eta  hemen 
zeure  autorle  alaiak  izateko. 
— Amen. 


t  Bedeinka  gaizala  Jainko  ahalguztidunak:  Aitak 

eta  Semeak  eta  Espiritu  santuak. 

-Amen. 

t  Goazen  Jaunaren  bakean. 
-Eskerrak  Jainkoari. 


-  11  - 


Egin  daigun  otoitz  Jesus  gure  Jaunak  egiten 
eban  lez:  horretarako  salmoak  erabiliz: 


(otoitz  hau  jesarrita  egin  daiteke) 


R/.Emon  Jaunari  ospe  eta  goraldi 


Udaia  'U 


UZ29ASal:  95 


mon  Jau-  na 


pe 


ta 


go  -  ral 


di, 


Kanta  Jaunari  kantu  barria, 

kanta  Jaunari,  lur  osoa, 

kanta  Jaunari,  bedeinkatu  haren  izena! 

Iragarri  egunez  egun  salbatzaile  dala, 

zabaldu  haren  ospea  nazinoetan, 

haren  mirariak  herri  guztietan.  R/. 

Handia  da-eta  Jauna,  guztiz  goragarria, 
jainko  guztien  aldean  bildurgarria. 
Ez  dira  ezer  atzerritarren  jainko  guztiak; 
Jaunak,  ostera,  zeruak  egin  ditu.  R/. 

Emon  Jaunari,  munduko  herriok, 

emon  Jaunari  ospea  eta  indarra, 

emon  Jaunari  bere  izen  ospetsua! 

Sartu  haren  tenpluan  eskeintzak  eroanez.  R/. 

Gurtu  Jauna,  Bera  santutasunez  agertzean. 


-Elizkizunetan  alkartzen  garanon  alde:  honeik 
biziagoak  egiten  ahalegindu  gaitezan,  eta 
Jainko-pozez  beterik  urtenda,  gure  inguruko- 
entzat  deigarri  izan  gaitezan,  eskatu  deiogun 
Jaunari. 


t  Gure  otoitzak  Jesus  Jaunak  irakatsitakoan 
indar  hartu  daian,  esan  daigun  gogotsu,  Jesusek 
berak  irakatsitako  otoitza: 


GURE  AITA  ZERUETAN  ZARANA, 
SANTU  IZAN  BEDI  ZURE  IZENA, 
ETOR  BEDI  ZURE  ERREINUA, 
EGIN  BEDI  ZURE  NAHIA 
ZERUAN  BEZELA  LURREAN  ERE. 
EMOIGUZU  GAUR  EGUN  HONETAKO  OGIA, 
PARKATU  GURE  ZORRAK 
GEUK  ERE  GURE  ZORDUNEI 
PARKATZEN  DEUTSEGUN  EZKERO 
ETA  EZ  GU  TENTALDIRA  EROAN 
BAINA  ATARA  GAGIZUZ  GATXETIK. 


(Curejauna  altara  gainean  jarh  daiteke.  Agurtu  ondoren  - 
belauna  okertuz  edo  burua  makurtuz-,  esan): 


-Jaungoikoaren  Bildotsa,  zeuk  kentzen  dozu 
munduko  pekatua:  ERRUKI,  JAUNA. 


Neu  naz  Jauna,  eta  ez  da  besterik; 

ez  da  jainkorik,  Ni  baino. 

Aginpidez  jantzi  zaitut, 

zuk  Ni  ezagutzen  ez  nozun  arren, 

sortaldetik  sartaldera  jakin  dagien 

ez  dala  inor  Ni  besterik. 

Neu  naz  Jauna,  eta  ez  da  besterik». 

Jaunak  esana 


San  Paulo  Apostoluak  Tesalonikarrei  egindako  lehenengo  gutuna- 
ren  hasierea   (1  Ts  1,  1-5b) 

Paulo,  Silvano  eta  Timoteok,  Jainko  Aitagaz  eta  Jesu  Kristo  Jauna- 
gaz  bat  eginik  dagoan  Tesalonikako  eleiz  alkarteari:  grazia  eta  ba- 
kea  zuei. 

Eskerrak  emoten  deutsaguz  beti  Jainkoari  zuek  guztiokaitik,  gure 
otoitzetan  gogoan  zaituegula.  Jainko  gure  Aitaren  aurrean  gogora 
dakarguz  eten  barik  zuen  sinesmen  ekintzailea,  zuen  maitasun  fina 
eta  Jesu  Kristo  gure  Jaunagan  dozuen  itxaropen  iraunkorra. 
Badakigu,  senideok,  Jainkoaren  maiteok,  Berak  aukeratu  zaituela. 
Izan  ere,  guk  zuei  iragarritako  Barriona  ez  jatzuen  berba  hutsez 
emon,  Espiritu  Santuaren  indar  beteaz  baino.  Ondo  dakizue  zuen 
artean  egin  genduan  guztia  zuen  onerako  izan  zala. 

Jaunak  esana 


Ebanjelioa 

Txalogarria  baino  ez  da  Jesusen  erantzuna,  ala 
hausnarketara  garoaz  eta  eroan  behar  gaitu? 
Egin  deiogun  harrera  on  Aleluia  abestuz,  zutu- 
nik. 

Aleluia,  aleluia,  aleluia... 


-  6  - 


Jesu  Kristoren  Ebanjelioa  San  Mateoren  libu- 
rutik   (Mt  22,  15-21) 

Aldi  haretan,  fariseuek  alkar  hartu  eben,  Jesusi 
itaun  bat  eginez  tranpea  jarteko.  Beraz,  ikasle 
batzuk  bialdu  eutsoezan,  Herodesen  alderdikoe- 
kin,  itauntzera:  «Maisu,  badakigu  egiazale  za- 
rala  eta  Jainkoaren  bidea  behar  dan  lez  irakas- 
ten  dozula,  Zuk  ez  deutsazu-eta  begiratzen  gi- 
zakiaren  itxureari.  Emoiguzu,  bada,  zeure  iri- 
tzia:  zilegi  da  Zesarri  zerga  ordaintzea  ala  ez?» 
Jesusek,  hareen  maltzurkeria  igarriz,  esan  eu- 
tsen:  «Zergaitik  zatorkidaze  zirika,  itxurazaleok? 
Ea,  erakutsi  zerga-txanpona».  Hareek  denario 
bat  aurkeztu  eutsoen.  Jesusek  itaundu  eutsen: 
«Norenak  dira  irudi  eta  izen  honeek?»  Hareek 
erantzun:  «Zesarrenak». 

Jesusek,  orduan:  «Emon,  bada,  Zesarrena  Zesa- 
rri,  eta  Jainkoarena  Jainkoari». 

Jaunak  esana 

(Ondoren  DIRU-BATZEA,  egin  daiteke) 

Oharra 

Bada  konpromiso  bat  gure  beharrizanei  erantzutea, 
eta  gure  inguruko  behartsuei  laguntzea.  Horren 
ezaugarri  dogu  orain  egiten  dogun  diru-batzea:  be- 
hartsuaren  ondoan  gagozela  adierazten  dogu.  Hau 
Jesusengandik  beragandik  ikasi  dogu.